XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure mendi-txoko asko honelaxe agertzen da.

Etxeko zaborraren inguruan jendearen kezka areagotuz badoa ere, zenbait lekutan hondakin toxikoen eraginez sortutako arazoek gizartea erne jarri dute.

Erretzen edo tratatzen ez diren zaborrak nonbait utzi behar dira.

Itsasora botatzea eta lurrazalean uztea izaten dira aukerarik erabilienak.

Batak nahiz besteak poluzio-biderik aproposenak izaten dira.

Kostu ekonomikoak oso desberdinak dira erabilitako bidearen arabera.

Hala ere, hasierako inbertsioak denboran zehar amortizatu egiten dira.

Adibidez, 1 tona etxeko zabor erretzetik, energia 1100 kWh, ura eta gas purutuak %70 eta hondakinak %30 atera daitezke.

Hondakin hauen %15 birzikla daitekeen txatarra da, %75 beira-konposatuak, konposatu inerteak eta metal ez-ferrikoak dira eta %10 hautsak dira.

Baina, zein arazo sortzen du zaborraren erreketak?.

Lehenik, bero moduan produzitutako energia ezin da metatu eta beraz, neguan bero hau erabilgarri izan badaiteke ere, udan bero horren aplikazioa dexentez txikiagoa da.

Arazo honi itzurtzeko bideetako bat elektrizitatea produzitzea da.

Parisen, adibidez, aplikazio hau eman zaie bertan dauden zaborra erretzeko zentruei.

Honela 1989. urtean 120. 000 megawatt ordu lortu dira.

Bestalde, erreketatik ateratako hondakin-hautsak atmosferara pasatzen dira.

Hauts hauek oso poluitzaile diren metal astunak (beruna, merkurioa, zinka etab.) eta azido klorhidrikoa (HCL) dituzte eta, zaborra erretzeko lekuetan beraz, bertako jendea ez da normalean erabaki horrekin ados egoten.

Esate baterako, Holandan erreleku horietako baten inguruan behi-esnean dioxina aurkitu zutenean izugarrizko iskanbila sortu zen.

Europako Ekonomi Elkarteak poluzioaren aurkako arautegia gogortu egin du eta horren ondorioz, poluzioa sortzen duten lantegiek isun eta zigor gogorrak jasan ditzakete.

Hauts hauek atmosferara ez pasatzeko hiru bide nagusi daude.

Lehenbizi, elektroiragazkiak erabiltzen dira.

Honela, partikulak eremu elektriko batetik pasarazi eta batzuk polo positiborantz (kloruroak, sulfatoak) eta besteak polo negatiborantz joaten dira (positiboki kargatutako ioi metalikoak).

ERABILITAKO OLIOAK: URTERO MAREA BELTZA 1989. urtean Frantzian komertzializatutako 450.000 tona oliotik 135.000 besterik ez ziren berreskuratu.

Egia da gainontzekoa ez dela dena naturara isuri, baina estimazio batzuen arabera 150.000 t. dira gutxi gorabehera isurtzen direnak.

Petroliuntziek marea beltza sortzen dutenean ez dute hainbeste tona petrolio isurtzen itsasora, baina isurtzen dutenaren eraginez sarraski ekologikoak sortzen dira noizean behin.

Beraz, gure gizarteak olioa ia egunero isurtzen duenez, egunero gertatzen da sarraski ekologikoa, baina askotan ez gara gertaera horretaz konturatzen.